rehabilitaestudio
+

SAKATU ZURE ERAIKINAREN ADINA JAKITEKO

Álava / Araba

+ Probintzia osoa + VITORIA-GASTEIZ + ALEGRÍA - DULANTZI + AGURAIN / SALVATIERRA

Gipuzkoa

+ Probintzia osoa

Bizkaia

+ Bilbao / Bilbo

Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa

Zure eraikina ikertzen dugu eta bere bizitza erabilgarria luzatzeko arauak proposatzen ditugu.

El Ministerio de Fomento puso en marcha con el Plan Estatal de Viviendas, 2013-2016, un nuevo modelo de vivienda que apuesta por el alquiler y la rehabilitación frente a la construcción de nuevas viviendas.


El pasado 11 de abril de 2013 entró en vigor el Real Decreto 233/2013 por el que se regula el Plan Estatal de Fomento de Alquiler de Viviendas, la Rehabilitación Edificatoria y la Regeneración y Renovación Urbanas. En este decreto se establece la obligatoriedad de realizar un Informe de Evaluación de Edificios, o IEE, para todos los edificios de más de 50 años. Este informe, además de evaluar el estado de conservación de los edificios, incluye el Certificado de Eficiencia Energética y el análisis de las condiciones de accesibilidad indicando el grado de cumplimiento de la normativa vigente.


En el País Vasco, es el Decreto 241/2012, con sus posteriores modificaciones, el que regula los criterios y requisitos que debe cumplir la inspección técnica de las construcciones o edificaciones catalogadas o protegidas, así como de las edificaciones de uso residencial en la Comunidad Autónoma del País Vasco.


Txostenaren edukia


  • + Datos generales del edificio (identificación, datos urbanísticos, de propiedad, del técnico, archivos gráficos, documentación administrativa y descripción de los sistemas constructivos).
  • + Parte I. Valoración del estado de conservación (cimentación, estructura, fachadas y medianerías, cubiertas y azoteas e instalaciones).
  • + Parte II. Valoración de las condiciones básicas de accesibilidad (CTE-DB-SUA 9)
  • + Parte III. Certificado de Eficiencia Energética.

EIT-a zer den


EIT-a (Eraikinen Ikuskaritza Teknikoa), etxebizitza-eraikinen egoeraren azterketa teknikoa da, eta etxe hobea izaten laguntzen digu, izan ere:

  • + Eraikin osoaren kontserbazioaren benetako egoera ezagutzeko aukera ematen du.
  • + Mantentze-lanetan egon daitezkeen arazo posibleak hautematen ditu, larriago bilakatu aurretik
  • + Jarduketa jarraibideak eskaintzen ditu, eraikina beti “forma onean” egon dadin
  • + Etxebizitzaren energia eraginkortasuna bermatzen du
  • + Irisgarritasun arauak betetzea errazten du

Eraiki zirenetik 50 urte bete dituzten bizitegi eraikin guztiek, eta baita –adin batekoak edo bestekoak izanda ere– zaharberritzerako, energiaren eraginkortasunerako eta irisgarritasunerako laguntza publikoak eskatzen dituzten eraikin guztiek ere, EIT-a izan eta aurkeztu beharko dute Udalean, EAE-ko erregistro bakarrean sartu ahal izateko.

EIT-a aurkezteko epea, eraikinak 50 urte bete eta urtebetekoa da.


EIT-aren edukia


EIT-a, teknikari eskudunek egin behar duten begi-ikuskapena da, eta eraikin baten oinarrizko lau guneetan zentratzen da:

  • + Estrukturan
  • + Fatxadan
  • + Estalkian
  • + Ur sare komunetan (saneamenduan eta horniduran)

Lau gune horiek osatzen dute gure etxebizitzaren gune babeslea. Gune horietako edozeinetan sortutako arazoak seinale hauen bitartez azaltzen dira:

  • + Arrakalak eta pitzadurak
  • + Hezetasunak
  • + Elementuen erorketak
  • + Deformazioak

EIT-ak gune horietan egon daitezkeen arazoak identifikatzen ditu eta berehala konpontzeko oinarriak ezartzen ditu, etorkizunean arazo handiagoak eta garestiagoak saihestuz.


Erabateko konfiantzako profesionalak


Gaitutako langile teknikoen norbanako erregistroak dagozkien Elkargo Profesionaletan daude, eta EKKE-nak Eraikigarritasunaren Kalitate Kontrolerako Erakundeen Erregistro Nagusian, CTE-ko Erregistroan. Hori dela eta, jabetza bakoitzak horietara joan ahal izango du gehien interesatzen zaion profesionala edo EKKE-a aukeratzeko.

Baimendutako pertsonak Eusko Jaurlaritzak ezarritako ereduaren arabera egin beharko dute EIT-a. Ondoren, ikuskapenaren emaitza jasotzen duen dokumentua entregatuko diote jabeen erkidegoari, eta hark Udalean aurkeztu beharko du, paperean eta euskarri informatikoan.

Pauso hori ezinbestekoa da EIT-a erregistratzeko beharra betetzeko.


EIT-a egiteko egutegia


Gure eraikinek EIT-a izan behar dute 50 urte betetzen dituztenean eta urbeteko epea izango dute azterketa Udalean aurkezteko. Zaharberritzerako, energiaren eraginkortasunerako eta irisgarritasunerako laguntzak eskatzen ditugunean, EIT-a ere aurkeztu behar da eskaerarekin batera. Kasu honetan, EIT-a Udalean erregistratuta egon behar da aldez aurretik.

Eraikin zaharrenen –hau da, 50 urte aspaldi beteta dituztenen– ikuskapen prozesua errazteko, EIT-a Udalean aurkezteko epe bakarra ezarri da: 2018ko ekainaren 27a.

Egutegia oso erraza da:

  • + Nire eraikinak 50 urte edo gehiago baditu 2017ko ekainaren 27an, aurkezteko epea 2018ko ekainaren 27a izango da.
  • + Nire eraikinak 2017ko ekainaren 28tik aurrera betetzen baditu 50 urte, urtebeteko epea izango dut EIT-a aurkezteko “50. urtebetetzeko” egunetik aurrera.

EIT-a Udalean aurkeztu ondoren, ikuskapena hamar urtero egin eta aurkeztu behar da berriro.

Azterketaren "notak"


Ikuskapenaren ondoren, zure eraikinak EIT-an aurreikusitako bost kalifikazioetako bat jasoko du, bere egoeraren eta bertan gauzatu beharreko jarduketen arabera.

  • 1. gradua. Berehalako jarduketa. Berehalako kolapso edo pertsonentzako kalte posible arriskua hautematen bada. Jarduketa 24 ordu baino lehenago gauzatu beharko da.
  • 2. gradua. Oso premiazko jarduketa. Epe ertainean pertsonentzako arriskuak eragin ditzaketen kalte garrantzitsurik badago. Hiru hilabete baino lehen jardun behar da.
  • 3. gradua. Premiazko jarduketa. Eraikinean kalteak eragin ditzaketen gabezia larriak hautematen badira. Jarduketarako epea urtebetekoa da.
  • 4. gradua. Epe ertainean beharrezkoa den jarduketa. Sistema osoan eraginik ez duten baina gero eta larriagoak izan daitezkeen akats puntualak aurkitzen badira. Jarduketa urtebete baino gehiago atzeratu daiteke.
  • 5. gradua. Mantentze-lanak. Ez bada arazorik hautematen, edo mantentze-lan egokiarekin konpondu daitezkeen arazoak hautematen badira, eraikinari kalifikazio hori emango zaio.

Egin beharreko konponketa lanak egin ondoren, erkidegoak Konponketaren Ziurtagiria aurkeztu beharko du Udalean. Prozesua amaitu ondoren, “Eraikinaren liburua” ez duen eraikinak, Erabilera eta Mantentze Plana izan beharko du EIT-a edo konponketaren ziurtagiria Udalean entregatu eta urtebeteko epean. Plan hori, EIT-a egin duten pertsona berberek edo beste batzuek egin ahal izango dute, erkidegoak horrela erabakitzen badu.

EIT-a egitearen prezioa


EIT-a egiteak ez du prezio finko ofizialik. Kostua, baimendutako pertsonek kasu bakoitzean ezarritakoa izango da. Aukeraketarako askatasuna dagoenez, komenigarria da erkidegoek nahi beste aurrekontu eskatzea, beraien interesetarako egokiena den eskaintza aukeratu ahal izateko.

Dena den, ikuskapenak eragindako gastua inbertsio gisa ulertu beharko da, eta horri esker jabeek hau lortuko dute:

  • + Euren bizitza kalitatea hobetzea
  • + Beraien etxebizitzaren balioa handitzea
  • + Erosoago eta lasaiago bizitzea
  • + Zaharberritzerako laguntzak jasotzea

EIT-a ez egitearen prezioa


EIT-a aurkezteko beharra ez betetzeak oso ondorio garestiak izan ditzake. Udalek, EIT-ak kudeatzeko ardura duten erakunde gisa, beharrezkoak diren zehapenak ezartzeko eskumena izango dute. Komenigarria da gogoratzea EIT-a ez betetzea hirigintza alorreko arau-hauste gisa hartzuko dela.

Horri dagokionez, udalek EIT-a –eta beharrezkoak izan daitezkeen konponketa lanak– era subsidiarioan egiteko gaitasuna ere izango dute. Horrek esan nahi du lan horiek egin ditzaketela, eta ondoren lan horien faktura jabeen erkidegoari igorri, hark ordain dezan, zenbatekoa bat edo beste bada ere.

EIT-a epe barruan ez egiteak, gainera, arazo larriagoei eta askoz ere garestiagoei ateak irekitzea ekar dezake. Izan ere, gabeziak garaiz hautemateak, etorkizunean jada konponbiderik izan ez dezaketen akatsak ez agertzea eragin dezake.

EIT-a, erregistroan


Eraikinaren Ikuskaritza Teknikoa ez da egintzat hartuko Udalean entregatu arte. Erkidegoak ikuskapena entregatzeko duen beharra une horretan amaitzen da, eta une horretan EIT-a baliozkoa izango den 10 urteko epea hasiko da, erkidegoak konponketa lanen bat egin beharraren eta, ondorioz, horren ondoren dagokion konponketa ziurtagiria aurkeztu beharraren, kalterik gabe.

Udala izango da EIT bakoitzaren datuak EAE-ko erregistro bakarrera igotzearen arduraduna. Informazio hori, baimendutako pertsonek, ezarritako formatu estandarretan, erkidegoari aurretik emandakoa izango da.