rehabilitaestudio

www.rehabilitaestudio.com webgunea erabiltzeko baldintzak

XEDEA


AESTUDIO Consultoría de edificación S.L. enpresak, lege-ohar honen bidez, datuak babesteko enpresaren politikaren, eta erabiltzaile gisa Atariko zerbitzuen erabilerari dagokionez dituzten eskubideen berri eman nahi die web-orriaren erabiltzaile guztiei.

www.rehabilitaestudio.com webgunea AESTUDIO Consultoría de edificación S.L.ren jabetza da, Errementari Kalea 86, solairua, 01001, Vitoria-Gasteiz (Araba), izanik eta Santiago Méndez Ureña notarioak 2016eko martxoaren 15ean, protokoloaren 280 zenbakipean eskainitako eratzeko idazki bidez sortua. Arabako Merkataritza Erregistroan jasota dago, 1608 liburuki orokorra, 152. folioa, VI-18031. orria, 1. inskripzioa IFK: B-01545375.

AESTUDIO Consultoría de edificación S.L. enpresaren asmoa webguneak eraginkortasunik handienarekin funtzionatzea eta bere helburu nagusia betetzea da, baina enpresak ez du erantzukizunik izango funtzionamenduan agertzen diren disfuntzioetan edo anomalietan.

AESTUDIO Consultoría de edificación S.L. enpresak eskubidea du webgune honetan agertzen diren baldintzak aldatzeko, eta edukiak, informazioak eta abar edonoiz eta aldez aurretik ohartarazi gabe zabaltzeko. Hori dela-eta, noizean behin kontsultatzea gomendatzen du, aldaketak izango balira ere.

Webgune hau erabiltzeak bertan jasotako baldintzak onartzea eskatzen du.

www.rehabilitaestudio.com webgunea erabiltzean, lege-ohar honetan jasotako erabilera-baldintzak eta datu pertsonalak biltzeko erabiltzen den formulario bakoitzean erantsitako Datu Pertsonalak Babesteko Politikari buruzko lege-oharrak irakurri eta ulertu dituzula, eta inolako mugarik eta erreserbarik gabe onartu dituzula ulertuko da. Baldintza horiekin ados ez bazaude, edo zalantzaren bat baduzu, mesedez, ez zaitez erregistratu, eta ez ezazu webgunea erabili.

Horren inguruan gertatzen den aldaketa oro webgune honetan iragarriko da, erabiltzailea ezarritako jarraibide berrien jakinaren gainean egon dadin. Hortaz, webgunearen inguruko lege-ohar eta erabilera-baldintza berriak irakurri beharko dituzu. Bestela, webgunean sartzeari eta webgunea erabiltzeari utzi beharko diozu, AESTUDIO Consultoría de edificación S.L. enpresak ez baitu inolako erantzukizunik izango.

AESTUDIO Consultoría de edificación S.L. enpresaren helburuetako bat zure informazioa Interneten babestea da, enpresara iristen den informazio pertsonal oro babesten den bezala. Horrela, beraz, gure webgunea bisitatu, bertan bildutako informazio guztia kontsultatu, eta zure datu pertsonalak askatasun osoz utzi ahal izango dituzu (eskatzen zaizkizunean). AESTUDIO Consultoría de edificación S.L. enpresak datu pertsonalen eskaeraren helburuari jarraituko dio beti, eta, datu horiek babesteko, indarrean dauden legeen araberako segurtasun-mailak ezarriko ditu.

AESTUDIO Consultoría de edificación S.L. enpresak datuen babesaren arloan indarrean dagoen legeriak eskatutako segurtasun-mailak ezarri ditu datu pertsonalak babesteko. Ildo horretan, eskuragarri zituen baliabide guztiak erabili ditu datu horien galera, okerreko erabilera, alterazioa eta baimendu gabeko sarbidea saihesteko.

AESTUDIO Consultoría de edificación S.L. enpresak ez du bermatzen webguneak eta zerbitzariak birusik ez dutenik, eta ez du inolako erantzukizunik izango webgunean sartzeak edo sartzeko ezintasunak eragindako kalteetan.


JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA


Webgune hau osatzen duten edukiak, dokumentazioa, irudiak, grafikoak eta diseinua AESTUDIO Consultoría de edificación S.L. enpresarenak dira, eta behar bezala babestuta daude, jabetza intelektualari eta industrialari buruzko Espainiako eta nazioarteko araudiari jarraiki.

Erabiltzaileak arduraz, egokiro eta legeari, moralari eta ordena publikoari jarraiki erabili beharko ditu edukiak. AESTUDIO Consultoría de edificación S.L. enpresak baimena ematen dio erabiltzaileari Atarian bilduta dagoen informazioa ikusteko eta kazetaritza-helburuekin erabiltzeko.

Halaber, AESTUDIO Consultoría de edificación S.L. enpresak baimena ematen dio erabiltzaileari Atarian bilduta dagoen informazioa ikusteko eta erreprodukzio pribatuak egiteko (sistema informatikoetan deskargatzea eta biltegiratzea baino ez da izango), betiere elementuei erabilera pertsonala ematen bazaie.

Erabiltzaileak ez du baimenik izango webgune honetan bildutako informazioa aurreko paragrafoan esanbidez ezarritakoez bestelako helburuekin banatzeko, aldatzeko, lagatzeko edo publikoki zabaltzeko.

Horri dagokionez, AESTUDIO Consultoría de edificación S.L. enpresak bere eskubideak babesteko bidezkoak diren lege-ekintzak baliatu ahal izango ditu.


DATU PERTSONALEN TRATAMENDU INFORMATIZATUA


AESTUDIO Consultoría de edificación S.L. enpresaren asmoa zera da, webgune honen erabiltzaileak bere datuak eskatutako moduan eman nahi ote dituen esanbidez, zalantzarik gabe, askatasun osoz eta borondatez erabakitzeko informazio egokia izatea.

Horri dagokionez, erabiltzaileari jakinarazten zaio ematen dizkigun datu pertsonal guztiak AESTUDIO Consultoría de edificación S.L. enpresaren ardurapeko fitxategietan sartuko direla.

Datu pertsonal horiek tratamendu automatizatu baten xede izan daitezke, betiere erabiltzaileak aldez aurretik baimena eman badu. Datu horien tratamendu automatizatuaren helburua zerbitzuak eta/edo erabiltzaileak web-orriaren bitartez egiten dituen kontsultak, iradokizunak eta eskaerak kudeatzea da. Edonola ere, datuak biltzeko erabilitako inprimaki bakoitzean datuen babesari dagokionez irakurri eta onartu beharreko informazio-klausula erantsi da.

Halaber, AESTUDIO Consultoría de edificación S.L. enpresak jakinarazten du www.rehabilitaestudio.com webgunean beste web-orri batzuetarako estekak egon daitezkeela. Nolanahi ere, enpresak ez du erantzukizunik izango web-orri horiek datuei ematen dieten erabileran eta tratamenduan, ezta egiten dituzten arau-hausteetan ere.

Berariaz kontrakoa ezartzen denean izan ezik, formularioaren eremu guztiak osatu beharko dira. Beharrezkotzat hartzen diren datu guztiak eman ezean, AESTUDIO Consultoría de edificación S.L. enpresak eskatutako zerbitzua ukatu ahal izango du.

AESTUDIO Consultoría de edificación S.L. enpresaren web-orriaren erabiltzaileek eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte edonoiz, datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Legean ezarritako baldintzetan, honako helbide honetan: AESTUDIO Consultoría de edificación S.L., Errementari Kalea 86, solairua. 01001 Vitoria-Gasteiz. Nolanahi ere, NANaren fotokopia beharko da. Arren eskatzen dizugu datu pertsonalak biltzeko erabiltzen den www.rehabilitaestudio.comwebguneko formulario bakoitzean erantsitako berariazko lege-oharra arretaz irakurtzea eta onartzea. AESTUDIO Consultoría de edificación S.L. enpresaren web-orriaren erabiltzaileek emandako datuen egiazkotasunaz erantzungo dute, eta beren gain hartuko dute datu horietan izandako aldaketa guztiak jakinarazteko ardura. Jakinarazi ezean, AESTUDIO Consultoría de edificación S.L. enpresa erantzukizun oroz salbuetsita geratuko da.

AESTUDIO Consultoría de edificación S.L. enpresak datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko eta, era horretan, datu horien alterazioa, galera, edo baimendu gabeko tratamendua edo sarbidea saihesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak eta antolamendu-neurriak hartuko ditu teknologiaren egoera kontuan hartuta, datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Araudia onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoari jarraiki.


MERKATARITZA KOMUNIKAZIOAK


AESTUDIO Consultoría de edificación S.L. enpresak erabiltzaileei jakinarazi nahi die aurreko idatz-zatian adierazitakoari jarraiki, eta informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean eta hori aldatzen duen informazioaren gizartea bultzatzeko neurriei buruzko abenduaren 28ko 56/2007 Legean ezarritakoa betez, ez zaiela merkataritza-helburuko publizitaterik eta komunikaziorik bidaliko aldez aurretik eskatzen edo baimentzen ez badute. Horretarako, datu pertsonalak biltzeko erabiltzen diren inprimakiei erantsitako informazio-klausulak erabili beharko dituzte.

AESTUDIO Consultoría de edificación S.L. enpresak erabiltzaileei jakinarazi nahi die baliabide elektronikoen bidez merkataritza-informazioa jasotzeari uko egin ahal izango diotela. Horretarako, mezu bat bidali beharko dute info@rehabilitaestudio.com helbidera.


ERABILTZAILEAREN BETEBEHARRAK ETA ERANTZUKIZUNAK


Webgune hau erabiltzean, legeari, moralari, usadio eta ohitura egokiei, ordena publikoari eta fede onaren baldintzei jarraiki jokatu beharko du erabiltzaileak, webgunearen edukien edo zerbitzuen izaerari dagokion arduraz.

Webgunea ez du erabiliko legez kontrako, debekatutako, hirugarrenen eskubideak kaltetzeko edo webgunearen funtzionamendu normala kaltetzeko, gauzaeztantzeko, gainkargatzeko, narriatzeko edo eragozteko helburuekin.

Webgune hau erabiltzean, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela eta bertako aholkuak ulertu eta jarraitu dituela ulertuko da. Erabiltzailea datuak babesteko politika honekin edo horren bitartez ematen diren aholkuekin ados ez badago, arren eskatzen diogu gure web-orria ez erabiltzeko.


ADINGABEAK


AESTUDIO Consultoría de edificación S.L., enpresak ez du jasotzen adingabeei buruzko berariazko informaziorik, eta adingabeek debekatuta dute www.rehabilitaestudio.com webgunea erabiltzea. Adingabe batek informazioa eskatu nahi badigu, gutxienez 14 urte izan beharko ditu. 14 urtetik beherakoen kasuan, eskaera adingabearen guraso-ahala duenak, tutoreak edo legezko ordezkariak egin beharko du, eta hark berak baimenduko dio enpresari, adingabearen izenean, datu pertsonalen tratamendua.


LEGERIA


AESTUDIO Consultoría de edificación S.L. enpresak datu pertsonalei ematen dien tratamendua bat dator indarrean dagoen araudi orokorarrekin: datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa, lege hori garatzeko Araudia onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretua, eta informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea, besteak beste.


JURISDIKZIOA


Lege Ohar hau interpretatzean edo betetzean eztabaidarik edo gatazkarik sortuz gero, Gasteizko epaitegietan eta auzitegietan ebatziko da.